Kalitatezko zerbitzu bat eman eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko kalera irten dira Gizarte Ekintzako langileak azken asteetan. Negoziazio mahaiak hilaren 21ean ekarriko duenaren zain, borrokatzen jarraitzeko prest dago lantaldea.
Azken txanpa bikain bati esker, Gipuzkoa Basketek ACB ligara igotzeko kanporaketak jokatuko ditu. Final-laurdenetan Estudiantes gainditu beharko dute Lauko Finalera iristeko. Erronkari heltzeko prest dago Mikel Odriozola (Aiete, 1989).
Turismoak hirietan eta lurraldeetan eragiten duenaz asko ikertu du Casilda Cabrerizo Sanz Geografian doktoreak (Madril, 1973). Egunotan Donostiara etorri dela probestuta, turismo eredu jasangarri baterantz joateko zenbait gako eman ditu elkarrizketa honetan.
Jorge Oteizaren ‘Eraikuntza hutsa’ eskultura ezaguna dagoen tokian, Karmengo Ama Birjinaren ermita egon zen 80 bat urtez. Frankistek eraiki zuten, ‘Baleares’ ontziko euren hildakoen omenez.