
Hamar urte bete ditu Nøgen musika talde donostiarrak. Hamarkada honen errepasoa egin du boskoteak, beraien betiko lekuan. Eta aritu dira denboraz, laguntasunaz, musikaz eta bizitako guztiaz. Hiru disko eta bi EPren ondoren, Kursaalean hasi zuten urtebetetze festa, eta geldialdi gehiago dauzkate aurreikusita. Ez dakite nora doazen orain, baina badakite nola eta norekin, eta elkarrekin itxarongo dute autobusak hurrengo geltokira eraman ditzan.

Kazetaritzan ohikoa da proiektu, asmo eta erabakien berri ematea. Batzuetan, ordea, horien berri eman arren, ez dira inoiz gauzatzera iristen. Bidean aldatu egiten direlako, edo besterik gabe, zokoratu. Halako hamaika kasu topa daitezke Irutxuloko Hitzaren albisteetan. Batzuk, baina, behin eta berriro errepikatu direlako ahaztea zaila da.

Atzoko egunez, duela 135 urte, jaio zen Gavina Viana Viana donostiarra, 1891ko otsailaren 19an. Historia orokorrak ahaztu duen horietako bat da. Borrokalari antifaxista konbentzitua, 36ko gerran, lehen lerroan egon zen: PSUCeko Emakumeen Milizietako Gerra Sailaz arduratu zen.

Sukaldean aritzen da, liburuak idazten ditu, zineman eta telebistan baita ere... «Saltsero» bat da Xabier Gutierrez (Gros, 1960), dioenez. 33 urte Arzak jatetxeko berrikuntza gastronomikoan, eta beste horrenbeste, gutxienez, idazten; tartean, nobela beltz gastronomikoak. Janariaz, sukaldeaz, literaturaz eta GOEaz aritu gara berarekin, besteak beste.

Berriro ere aterako dira kalera Amara Berriko bizilagunak Morlans eta Loiola artean topoa estali dezatela eskatzeko. Zarata kentzeaz gain, oinezkoentzako gune berria nahi dute. Manifestaziora deitu dute hilaren 28rako.