'1615ko Euskaldunen sarraskia Islandian', Xabier Alberdi
1615ean Islandian gertatutako euskal arrantzaleen erailketa behar bezala ulertzeko, gertakari hau eragin zuten nazioarteko aurrekari ekonomiko eta politikoak aztertuko dira. Gainera Islandiakoa ez zen izan gertakari armatu bakarra, gehiago ere izan ziren, haiek ere aztertuko dira, eta beren ondorioak.
Xabier Alberdi Lonbide zarauztarra, Deustuko Unibertsitatean Historian lizentziatu zen 1992an eta Historian doktoratu 2006an Gipuzkoako itsas ekonomiari buruzko tesi doktoralarekin. Gaur egun, Albaola Itsas kultur Faktorian egiten du lan, ikerketa sailaren zuzendari bezala.