'40 urte bizikidetza eraikitzen'
(Argazkia: Joseba Parron) Azken lau hamarkadotan Euskal Herrian bakearen eraikuntzak izan duen bilakaera aztertzeko belaunaldien arteko jardunaldia izango da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta. Jardunaldiaren izenburu osoa Kontzientzia-eragozpenetik bake-hezkuntzara: 40 urte bizikidetza eraikitzen da, eta 09:00etatik 17:00etara antolatu dituzte jarduerak, San Telmo museoan.

