Alela Diane & Ryan Francesconi + Vikesh Kapoor
Indie eta folk estiloa dira kantari eta musikagile estatubatuarraren ezaugarriak. Musika eta letrak berak lantzen ditu, eta dotorezia eta edertasuna dira bere kantuen bereizgarri. Bi urte dira jada About Farewell diskoa kaleratu zuenetik, hain zuzen ere, aurretik Wild Divine taldearekin batera bi urtez ibili ondoren. Oraingoan esperientzia luzeko gitarrajolea den Ryan Francesconi-rekin egin du kolaborazioa “Cold Moon” deituriko diska kaleratuz. Europan zehar ari dira bira baten bitartez lana aurkezten.

