'Amour', Marie de Jongh
Maitasunak beti ematen digu aukera bat. Haur batzuk jolasean, dena hasten den herrialdean. Mundua aurkitzen saiatzen dira beren unibertsoa eraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausardiaz eta lotutasunik gabe. Maitatzen ausartzen dira, horren benetako esanahia zein den jakin gabe. Haserretu ere, laster haserretzen dira, gorroto
hitza beren poltsikoetan aurkitu baino lehen. Badakite zer diren usainak, azala, ferekak, abandonua, babesa, desira. Ez dakite denbora zer den. Eta, bat-batean, hirurogei urte baino gehiago igaro dira.
Orain, zahartuta, hitz asko ateratzen dituzte poltsikoetatik, orbela bezala erortzen diren hitzak. Badakite zer diren usainak, azala, ferekak, abandonua, babesa, desira. Eta, harritzekoa bada ere, haserretu ere laster haserretzen dira, maitatzeak benetan zer esan nahi duen dakitenean. Badakite zer den denbora. Maitasunak beti ematen digula aukera bat: horixe ez dakite.
Sarrera: 18, 15 eta 6 euro.
