Andres Sorel eta Aratz Estonba, Tedoneko solasaldietan
Afaria eta solasaldia Groseko Tedone jatetxean. Andres Sorel idazle eta ekintzaile ezagunak -Antimemorias de un comunista incomodo- liburuaz hitz egingo du, gaztelaniaz. Aratz Estonbak, berriz, Turkiako Kurdistanera egin berri duen bidaiaz jardungo du, euskaraz. Aurtengo Newroz ospakizunetara euskal brigada batek egindako bidaiaren kronika azalduko du.