Auditz Akularreko hirigintza proiektuari buruzko hitzaldia
Altzako Auditz Akular eremu osoa ikusten da irudian; errepidearen eta atzeko etxeen artean (Altza) dagoen berdegune handia da. Joseba Parron San Sebastian Altza XXI elkarteak antolatuta, Oihana Santolaria eta Ion Agirre arkitektoek hitzaldia eskainiko dute Altzako Tomasene Kultur Etxean, asteazkenean (hilak 8), 18:30ean. Auditz Akular eremuan aurreikusita dagoen hirigintza garapena izango dute hizpide, eta hirigintza ereduen inguruan hausnartuko dute.


