'Babuchas' antzezlana (Baraka Taldea)
Behin bazen Abu Mezian izeneko merkatari bat. Diruz josita zegoen, ala ere behin ere ez zituen bere arropak eta babutxak aldatzen. Beraz, hain xurra eta zekena zen, dirham bat ez gastatzearren, arropa beti josita eta zuloz beteta eramaten zuela eta bere babutxak berak konpontzen zituen iltzak eta adabakiak jarriz.
Egun batean, hammanera gerturatu zen masaje bat hartzera. Dena ondo zijoan, Sultana iritsi zen arte bere ohizko erlajatzeko momentuaz gozatzera. Abu Mezianek Sultanan babutxak hartzen ditu, bere lagun batek utzitako opari bat dela pentsatuz…. Momentu horretan hasten dira Abu Mezianentzako bere Babutxak madarikatuen abenturak.
BARAKA TALDEA
Baraka Taldea 2010ean sortu zen, Tolosaldeko Kulturarte eta jenero lan taldeak antolaturiko bilera batean, non Kolore Guztiak Kulturarteko Elkarteak parte hartu genuen. Bileran, ipuinkontaketa proiektu zehatz batean parte hartzeko gonbidatu gintuzten. Ideia interesgarria eta erakargarria iruditu zitzaigun, baina ez
zen erronka erraza aurrera eramateko.
Hilabete bat beranduago, “Pizgailu majikoa” deituriko ipuina aurrera eraman genuen. Umeen eta gurasoeen aldetik oso harrera ona izan zuena. Antzezlan bakoitza ezberdina izaten da, horrek ematen dio Baraka Taldeari esperentzi baikorrak eta ederrak izatea. Ipuin antzeztua bi hizkuntzetan garatzen da, eusekeraz eta arabieraz eta iraupena ordu betekoa izaten da gutxi gora behera. Momentuz Baraka Taldeak hiru antzezlan ditu: “Pizgailu majikoa”, “Nasrudin eta bere astoa” eta “Babutxak madarikatuak”

