Berrirakurtzen: Xabier Erkizia
‘Le Voyage aux Pyrenees’, Victor Hugorena
Berrirakurketa: Xabier Erkizia
Xabier Erkiziak soinua eta musika ditu bere jardunaren ardatz, eta horien inguruko hainbat alderdi landu izan du sortzaile zein ikerlari modura. Gutariko Bat musika taldearen partaide izan zen, eta gerora, Audiolab elkartearen zein Ertz jaialdiaren sortzaile. Besteak beste Soinumapa egitasmoa osatzen dihardute Audiolaben, non Euskal Herriko soinu mapa osatzea helburu duten. Hamaika erakusketetan erakutsi izan dira bere “pieza”, instalazio eta enparauak, eta beste horrenbeste artistarekin (Mattin, Anari, Borrokan, Maialen Lujanbio…) kolaboratu izan du.

