Bertso bazkaria
Altzako XXVI. Bertso Aroaren barruan, bertso bazkaria antolatu dute Altzania elkarteak, Bizarrain euskara batzordeak eta Altzako Bertsozaleak taldeak larunbaterako, Altzania Kultur Elkartean. Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Xabat Illarregi Marzol arituko dira bertsotan. Izena eman behar da, 629 04 15 08 telefonora idatzita.

