Bertso bazkaria Txirain elkartean
Ekainaren 26an, igandean, bertso bazkaria egingo dute Antiguako Txirain elkartean. Ane Labaka eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, eta Ander Aranburu ariko da gai jartzaile lanetan. Bazkarirako txartelak 20 euroan daude salgai. Izena emateko ekintzak@txirain.eus helbidera idatzi edo 943 31 28 54 telefonora deitu behar da.


