Bertso saioa: 'Desinfokrazia edo demokrazia?'

Donostiako Zero Pobrezia Plataformak eta Donostia Kulturak antolatuta, Desinfokrazia edo demokrazia? bertso saioa egingo dute urriaren 15ean Antiguako Lugaritz Kultur Etxean (19:00), Donostiako Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Astearen barruan. Alaia Martin eta Aner Peritz arituko dira bertsotan, eta Imanol Artola Felix izango da gai jartzailea. Sarrera doakoa izango da.

“Aukera paregabea autoritarismoen gorakadaz eta buloen hedapenaz hausnartzeko, bertsolaritzatik eta euskaratik, umoretik eta kritikatik”, nabarmendu dute antolatzaileek.

HITZAkide HITZAkide