Bertsopiropoteo Pirata
Izarne Zelaia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, 2017ko 'Bertsopiropoteo piratan'. (Argazkia: Donostiako Piratak) Bertsopiropoteo pirata bihar izango da, abuztuaren 2an, 19:00etan. Parte Zaharreko Akerbeltz tabernatik abiatuko da kalejira, eta auzoko hainbat tabernatan geldialdiak egingo dituzte. Miren Artetxe, Maialen Lujanbio eta Eli Pagola izango dira aurtengo bertsolariak.

