Black Yaya (Herman Dune ohia) + Patta
Taldetik bereizi eta bakarlari gisa aritzeko gogoa piztu zitzaion David Ivarri 2012an. Herman Dune taldearekin hamar diskotik gora argitaratu ondoren, Black Yaya sortu zuen musikari frantziarrak. Pop-folk kantu itsaskorrez betetako diskoa kaleratu du, erraz entzutekoa, eta ibilbide berri bati hasiera ematen diona. Beste kantautore mota bat izatea posible dela erakutsi du arrakasta handiz Black Yayak.
Gaua Patta taldeak irekiko du.