Erromeria Urgullen
Datorren irailaren 20ean Kresala Elkarteak “Erromeria Urgullen” ospatuko du azken urteetan bezala. Eguna Donostiako parke desberdinetatik ibilbide batekin hasiko da. Ordutegia eta ibilbidea atxikituriko dokumentuan doakizue. Ibilbidean zehar puntu batzuk ezarri dira. Ibilaldia Kresalan hasten bada ere, posible da ezarritako puntu hauetan sartzera. Ibilaldiak amaiera Urgulleko Santiago baterian izango du. Bazkaria norberak eraman behar du eta edari freskoa erosteko aukera izango da Urgullen bertan. Haur jolasak izango dira eta ondoren Estanga anahi-arrebekin erromeria. Eguraldia lagun izango dugu, beraz, nahi duten guztiei gonbidapena luzatzen diegu egun polit bat igaro dezagun.
9:30ean irteera Kresala elkartearen egoitzatik (Euskal Herria kalea).
9:45 Kontxako erlojuak
10:15 Haizearen Orrazia
10:45 Gazte Artea hamaiketakoa
12:00 Aieteko parkea
12:30 Egiako parkea
13:00 Kresala Elkartea
13:30 Urgull