'Feminismoaren erronkak atzo eta gaur'
Feminismoaren erronkak atzo eta gaur mahai ingurua antolatu dute astelehenerako Okendo Kultur Etxean. Bertha Gaztelumendiren Las buenas compañías dokumentala proiektatuko dute, eta mahai ingurua egingo dute ondoren Begoña Gorospek, Arantza Olañetak eta Iraia Hernandezek, Elixabete Garmendiak moderatuta. 19:00etan izango da, doan.