Garajetarrak
Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeak eta Amara Berriko Euskara Batzordeak kontzertuak antolatu dituzte bertako euskarazko musika taldeekin. Garajetarrak du izena ekimenak eta irailaren 26an, 18:00etan hasiko dira emanaldiak Usandizaga Institutuaren aurrean.
Irailaren 26an estilo desberdineko bost talde ariko dira, 18:00etatik 22:00etara, izango da, Pio XII plazaren ondoan. Bost talde arituko dira:
2CrazeBeats (DJ)
Parasitoak (Rap)
Zarata (Blues & Rock´n´Roll)
Jamal Mufasa & Cipher1 (Rap)
Ezustean
Talde bakoitzak 40 minutu inguru izango ditu bere abestiak eskaintzeko. Musika estilo ezberdinak elkartuko dira: rock, rap,…baina denek ilusio berbera dute beraien abestiak publikoaren aurrean erakusteko, askoren kasuan, lehen aldiz. Ez da sarrera ordaindu beharko kontzertu horiek entzuteko.


