'Gau Beltza: ohitura bihurtutako aspaldiko ospakizuna'
Gau Beltzari buruzko solasaldi bat antolatu dute San Telmo museoan, asteazkenerako (hilak 29, 18:00etan): Gau Beltza: ohitura bihurtutako aspaldiko ospakizuna. Hiru hizlari egongo dira: Aritz Bergara idazle eta mitologian aditua, Izko Lekuona Altzako Bizarrain euskara elkarteko kide eta auzoko Gau Beltzaren antolatzailea eta Nekane Martiarena hezitzaile eta Oiartzungo Gau Beltzaren sustatzailea.


