Gipuzkoako Historiaren pasarte ezezagunak
Gipuzkoako Historiaren pasarte ezezagunak
Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako hitzaldia:
Las entregas reales de 1615 y 1657.
De Ana de Austria y Luis XIII a María Teresa de Austria y Luis XIV
Konferentzia horretan XVII. mendean egiten ziren ezkontzen barneko historiak aztertuko ditugu eta jakina, ondorio historikoak atera, bai Espainako Erreinuan eta bai, neurri txikiago batean, garai hartako gipuzkoarren bizitzan nola eragin zuen adieraziko dugu. Europako errege genealogietan eta odolean oinarritutako errege garbitasuna sortzeko beharra zela-eta, erregeen boterea bermatze aldera, ezkontza endogamiko horiek nola, zergatik eta zertarako egiten ziren aztertu eta erantzunak bilatzen saiatuko gara.
Hizlaria: Iñaki Garrido Yerobi
Iñaki Garrido Yerobi (Irun,1971) Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Geografia-Historian 1996an, eta 1998. urtean Bibliotekonomiako Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1999. urtean, Madrilgo “Instituto Luis de Salazar y Castro” ikastegian diplomatu zen Genealogia, Heraldika eta Nobiliarian. 2005. urtean, Madrilgo UNEDen “Derecho Nobiliario y Premial, Heráldica y Genealogia” izeneko masterra egin zuen. 2000tik 2003ra Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) kontratatu zuen Nafarroako Artxibo Orokorreko fondoak katalogatzeko. Artikulu asko idatzi ditu aldizkari zientifikoetan eta monografia eta kolaborazio ugari egindakoa da; hauexek aipagarrienak: Los Beaumont: Un linaje navarro de sangre real (Estudio histórico-genealógico), 2007. urtean argitaratua, “In Dei Nomine – XVI. Mendeko Hondarribia bertako testamentuen bidez”, duela gutxi argitaratu duena Hondarribiko Udalak.
(Hizkuntza: gaztelania)