Haurrentzako film laburrak
Familientzako film laburrak eskainiko dituzte apirilaren 24an Tabakalerako Zinean. Hitzik gabeko filmak dira. 12:00etan hasiko da saioa, eta helduek 3,5 euro ordaindu beharko dute sarrera; 12 urtetik beherako haurrak, doan.
Hauek dira film laburrak: One, Two, Tree, Le Renard Minuscule, Octopus, La Petite Pousse eta Pik Pik Pik.


