Haurrentzako yoga ikastaroa
Jon Lorente eta Maite Rosende, ‘Guruyi’ komikiarekin eta yoga praktikatzeko kartekin. Guruyi komikiaren egile Maite Rosendek eta Jon Lorentek haurrentzako yoga ikastaroa eskainiko dute asteartean Tomasene Kultur Etxean, 18:00etan. Gonbidapena eskatu behar da, jaialdiaren webgunearen bidez.


