Izkutukoak zikloaren barnean,
Hijos Acabados erakusketa irekiko dute Komikigunean, azaroaren 8tik 30era. Astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era. Paula Estevez (Donostia 1984), Mikel Larraioz (Iruñea 1981) eta Maite Caballerok (Donostia 1984) egiten duten aldizkariaren izena da
Hijos Acabados.
Komikiguneak 2018an zehar autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak ezagutaraztea izan du helburutzat. Horretarako sortu zuten
Guillotinak komisariatuta
Izkutukoak erakusketa zikloa: Irkus (M) Zeberioren lanak (martxoan eta apirila), Andrea Ganuzaren lanak (maiatza), Bruno Ibañezenak (uztaila), eta Rosacarmen bikotearenak (iraila).