Intxaur Saltsa

intxaur-saltsa

Intxaur Saltsa egitasmoa sortu du herritar talde batek Donostiako Intxaurrondo auzoan, helburu argi batekin: “Gastronomia, musika, enkontrua eta elkartasuna uztartuko dituen auzo ekimen bat” izatea, sare sozialetan azaldu dutenez.

Lehenengo saioa asteburu honetan izango da, hilaren 7an. Palestina izango dute ardatz, herrialde horretako janaria eskainiz, 14:30etik 16:00etara; txartelak Zulo Zahar, Bilindo, Erdikoa eta Kioskoa tabernetan daude salgai. Halaber, Binilo Klubak girotuko du eguna, musikarekin.

HITZAkide HITZAkide