'Kontratu sexuala' bertso trama
Carole Pateman politologo feministaren Kontratu sexuala liburua da Eskafandra bildumako bosgarren liburua. Maialen Berasategi Catalanek egin ditu itzultzaile lanak.
Larunbatean, martxoaren 30ean, liburuan oinarritutako bertso trama egingo dute Groseko Pandora tabernan, 12:00etan. Bertso traman parte hartuko dute Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio bertsolariek, Eider Rodriguez idazlearen gidaritzapean.
Sarrerak salgai jarri dituzte gaur, martxoaren 26an, Pandora tabernan bertan, 5 euroan.


