Kontxako baranda
Kontxako baranda munduko ballet barra luzeena bilakatuko da beste behin igandean, hilak 26. Elementu arkitektoniko izateari utzi eta Gipuzkoako dantzaren epizentro bihurtuko da. Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak antolatzen duen 28. aldia izango da aurten, eta iaz lehenengoz arratsaldean egin ondoren, aldaketari eutsiko diote oraingoan ere. Hiru txanda izango dira:
16:00. Txikien baranda. Nautikotik Kontxako kaferaino.
16:45. Tarteko mailako baranda. Nautikotik Kontxako kaferaino.
17:30. Nagusien baranda. Nautikotik Antiguako tuneleraino.

