Kresala zinekluba: 'Io Sto Con La Sposa'
Io Sto con la Sposa (2014) filma emango dute, Antonio Augugliaro, Gabriele del Grande eta Khaled Soliman Al Nassiry zuzendariena. Doako emanaldia izango da. Errefuxiatuen afera du hizpide road movie formatuko filmak. Hiru lagunek Palestina eta Siriako errefuciatu batzuekin topo egingo dute Milango tren geltoki batean. Estokolmora doan trenaz galdetzean, hauek harrituta utziko dituzte. Lampedusatik Europara iritsi dira. Hiru lagunek errefuxiatuei laguntza emateko konpromisoa hartuko dute eta plan “surrealista bat” proposatuko diete, Estokolmora autoz joatea, ezkontza batera doazen aitzakia hartuta.
Secundino Esnaola Kalea, 20001 Donostia, Gipuzkoa. Trueba zinema aretoa

