La Mare
«Munduko hegoaldeko erritmoak» dira nagusi La Mareren musikan, artistak berak esan ohi duen moduan: penintsula osoko erritmo tradizionalak erritmo latinoamerikarrekin eta afrikarrekin uztartuta. Bere kontzertuaren ostean, gauerdian, Lejia, Sofy Suars, Giiovaaz eta Alta DJ-ak arituko dira. Kontzerturako zein festarako sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.