'Le Charme discret de la bourgeoisie'
Tabakalerako Nosferatu zikloaren barruan, Luis Buñuel zinemagilearen Le Charme discret de la bourgeoisie (1972) filma proiektatuko dute asteazkenean, 19:00etan. Filmak euskarazko azpitituluak izango ditu. Sarrerak Tabakaleraren webgunean eskuratu daitezke, 3,5 euroan.

