Loiola Vintage Festival
Country musikaren Loiola Vintage Festival jaialdia egingo dute larunbatean (hilak 21) Loiola Kultur Etxean, 19:00etan. Howdy Bluegrass, Frank Blackfield, Lee Junior, Sotelo Brothers, Emilio Azkarate, Ion Zapa, Sara Escalante, Laurane Alkegi, Gaizka Mendive, Steffi Ley, Thayah Elim, Clemen Fortea, Silvana Syera, Sibel Berra, Mr. Grey, Liam Barksdale eta Liss musikari eta taldeak ariko dira. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.