Nosferatu: Kieslowski
El tranvía (Tramwaj, 1966). Polonia. Zuzendaritza: Krzysztof Kieślowski. 5 min.
Gazte bat erakarrita sentitu da gaueko tranbia batean ikusi duen emakume batekin. Behatu egiten du lo hartzen duen bitartean. Łódźeko Zinema Eskolako egonaldian Kieślowskik errodatutako laburra.
+
La oficina (Urząd, 1966). Polonia. Zuzendaritza: Krzysztof Kieślowski. 6 min.
Kieślowskik Łódźeko Eskolan errodatutako bigarren laburra. Hiriko Aseguruen Konpainia Nazionaleko enplegatuek galdera berdina egiten diete haien bulegoan ilaran diren bezero guztiei: “Zer egin duzu bizitza osoan?”.
+
A petición del oyente (Koncert życzeń, 1967). Polonia. Zuzendaritza: Krzysztof Kieślowski. 17 min.
Gazte-talde zaratatsu batek egun-pasa egiten du laku baten ertzean. Pelotan jostatzen ari direla, horietako batek bikote bat topatu du. Łódźeko Zinema Eskolako egonaldian Kieślowskik errodatutako hirugarren eta azken laburra.
+
La fotografía (Zdjęcie, 1968). Polonia. Zuzendaritza: Krzysztof Kieślowski. 32 min.
Kieślowski Łódźeko Eskolan graduatu zen tesina batez, Zinema dokumentala eta errealitatea, eta bi laburrez. La fotografía da labur horietako lehena. Zuzendaria, Varsoviaren askapenaren ondoren hartutako argazki batean agertzen diren bi anaien bila ari da.
+
De la ciudad de Łódź (Z miasta Łodzi, 1968). Polonia. Zuzendaritza: Krzysztof Kieślowski. 17 min.
Kieślowskik Varsoviako WFDrekin izandako lehen lankidetza; gerora, urte luzez lan egin zuen harekin. Hau da bere graduazioko bigarren pelikula. Łódź industria-hiriaren (“Poloniako Manchester” deitutakoaren) erretratua.
+
Fui soldado (Byłem żołnierzem, 1970). Polonia. Zuzendaritza: Krzysztof Kieślowski. 16 min.
Bigarren Mundu Gerran ikusmena galdutako soldaduei buruzko dokumentala.
+
La fábrica (Fabryka, 1970). Polonia. Zuzendaritza: Krzysztof Kieślowski. 17 min.
Ursus traktore-fabrikako eszenak elkarren ondoz ondo jarrita: administrazio-kontseiluaren bilera bat eta langileak altzairu-fabrikan lanean.
HIZKUNTZA: poloniera / AZPITITULUAK: gaztelania

