Poesia Orduak
Poesia Orduak errezitaldien kartela.Maite Mutuberria Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak, eta bi saio prestatu dituzte aurten, Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan: astelehenean, REC (Miren Agur Meabe eta Ibon RG), eta asteartean, Gari errearen urrina (Fertxu Izquierdo eta BlekingeKale Banden). Gonbidapena eskatu behar da, Donostia Kulturaren webgunean edo antzokiko leihatilan.

