Protesta eta auzolana, Ulian: 'Gipuzkoan naturaren zaintza abandonatuta'
Biodibertsitatearen Eguna da mundu osoan gaur, hilaren 22an, eta, horren harira, protesta ekintza eta auzolana uztartuko dituen jarduera antolatu dute iganderako (hilak 24) Ulian: landare inbaditzaileen erauzketa lanetan arituko dira, 10:30etik 12:00etara. Naturkon plataformak eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolatu dute egitasmoa, Gipuzkoan naturaren zaintza abandonatuta lelopean. Uliara oinez igo nahi izanez gero, 10:00etan elkartuko dira parte hartzaileak, Okendo Kultur Etxean; bestela, zuzenean aparkalekuan elkartzeko aukera dago, 10:30ean —Dbusen taxi-bus zerbitzuarekin igo daiteke—.

