RADIO 3-EN ZUZENEKO SAIOA LARUNBATEAN TABAKALERATIK
Datorren larunbatean, iralak 26, Radio 3 irrati katearen festa Tabakalerara iritsiko da. Eguerdiko 12:00etik 15:00etara, Tabakalerako Patioa irratiko estudio eta kontzertu areto bilakatuko da aldi berean. Emanaldi laburrak eskainiko dituzte, besteak beste, Mikel Erentxunek, Amak, Anarik, Javi Pezek eta Correos-ek, eta bertan izango dira, halaber, bertako kultur panoramako protagonista esanguratsuak, hala nola, Ane Rodriguez, Pablo Berastegi, eta Jose Luis Rebordinos. Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte.
Mikel Erentxunek zabalduko du saioa. Duncan Dhu-ren garaietatik, Donostia pop-aren mapan jartzeaz arduratu izan da. Genero horren ordezkari gehiago ere izango ditu saioak, beste batzuen artean, Ama, Basmatti & Vidaur, Havoc, etab. Gainera, bertan izango ditugu Niña Coyote eta Chico Tornadoren indar basatia, eta Anariren krudeltasun ederra, baita Mursego, Ainara Legardon, Correos-en bapatekotasuna, Jonh Berkhout-en espiritu bukolikoa, Javi Pez berritzailea eta Grises-en hedonismoa, besteak beste. Gainera, Radio 3-en gonbitea jasota, bertan izango dira hiriko arte eta kulturaren ordezkari esanguratsuak: Ane Rodriguez, Tabakalerako kultura zuzendaria, Pablo Berastegi, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko zuzendaria, Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria, gastronomiaren ordezkari ezaguna den David de Jorge, eta hirian ezin besteko diren beste erreferentzia batzuk ere.
Hilaren 26an, 12:00etik 15:00era, Tabakaleran, 180 grados saioko aurkezle Virginia Diaz eta Hoy Empieza Todo-ko aurkezle Angel Carmonaren eskutik. Sarrera doan, edukiera bete arte.
Mandasko Dukea, 20012 Donostia, Gipuzkoa, Spain. Tabakalera

