Sagar festa Katxola baserrian
Urriaren 24an goizean, Katxola baserrian, sagar festa ospatuko da, sagar prentsaketa eta zizarraren inguruan. Motorra, uhalak, ardatza, tina eta prentsaketa sistema Muntoko tolaretik Katxola baserrira eramanak izan ziren. Sistema hau XX. mendearen hasieran erabiltzen zen. Gaur egun, honek suposatzen du ikuskizun ederra, iragan gertuko oroitzapena eta denontzako aberastasun kulturala, bereziki gure seme-alabentzat. Baserrian ospatuko den jai herrikoi honek zerikusia izango du Euskal Herriko aintzineko sagargintza kulturarekin.

