Sahararen aldeko bertso saioa
Egoera larria bizi dute Saharako errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren lagunek. Uholdeak izan dituzte, eta bizi baldintzak dezente okertu dira. Hori dela eta, SEAD-en Lagunen Elkarteak antolatuta, elkartasunezko bertso saio bat egingo dute Donostian, abenduaren 13an. Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Unai Gaztelumendi ariko dira bertsotan hurrengo igandean egingo duten emanaldian. Eguerdian, 12:00etan, hasiko da Gazteszenan, Egiako kultur etxean. Bildutako diru guztia sahararrei laguntzeko bideratuko du sahararren alde lan egiten duen elkarteak. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.