'Sidari'
Xake Produkzioak antzerki konpainiak, bere hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, Sidari antzezlan berria aurkeztu du. Obra honen zuzendaria Getari Etxegarai da, eta Kepa Errasti arduratu da testua idazteaz. Oholtza gainean, hala, Iholdi Beristain, Hodei Arrastoa, Getari Etxegarai bera eta Kepa Errasti arituko dira. Azaroaren 7an antzeztuko dute, Gazteszenan, 19:30ean (10 euro).


