SOS Sahara
Saharako kanpamenduetan egoera larria bizitzen ari dira. Uholdeek kalte larriak eragin dizkiete, eta laguntza behar dute. Intxaurrondoko gaztetxean elkartasun jaialdi bat prestatuko dute. Musika, pintxoak, henna eta afari sahararra egingo dute. Raabub Mohamed Lamin emakume sahararrak hitzaldi bat emango du 18:00etan. Ondoren, 20:30ean, Iker Laurobak kontzertua emango du.