'Sozialismoaren historia labur bat' liburuaren aurkezpena
‘Sozialismoaren historia labur bat’ liburuaren aurkezpena bere egile Gorka Etxebarriarekin eta Iñaki Rifaterra marrazkilariarekin. Gorka Etxebarria Dueñas historialari gazteak osatu du idazlana 2013an GITE-IPESen Julio Araluze beka irabazita. Historia luze bat kapitulu laburretan kontatzen digu, narratiba freskoaz, ikuspegi zurrunetatik ihesi eta euskaraz, esparru honetan ohikoa ez denez. Era berean, Iñaki Rifaterra marrazkilariak, irudietara ekarri du Etxebarriaren idazlana, xilografia teknika erabiliz. Guztiarekin, lengoaia anitzeko liburua osatu dugu, apalaregietan hautsa hartzeko baino nondik gatozen eta norantz goazen hausnartzeko tresna izan nahi duen liburua.

