'Stand up' probalekua
Maialen Sorzabalbere, Karkarkar saio batean. Hiru Damatxo Bagera elkarteak eta Karkarkarrek elkarrekin antolatutako stand up umorezko tailerreko ikasleek probalekua egingo dute ostegunean, Tabakaleran. Kutxa Fundazioa Kluban izango da bakarrizketa saioa, eta 19:30ean zabalduko dituzte ateak. Sarrerak Bidean ekoiztetxearen webgunean eros daitezke 5 euroren truke, eta atean ere jarriko dituzte salgai, 7 euroan.


