Txiki Psych Fest jaialdia
Txiki Psych Fest hirugarren edizioa dugu aurtengoa, bertako Ayo Silver! kolektiboak antolatzen duen festibal psikodelikoa. Kartel buru bezela, historiako talde garrantzitsuenetariko bat, OS MUTANTES. 60.hamarkadan, Caetano Velosorekin batera Brasil asaldatu zuten Tropicalia mugimenduaren sortzaileak. Hauekin batera, Ameriketatik The Ripe, Asturias-tik Fasenuova, Algeciras-tik Hölograma, Zaragozatik My Expansive Awareness eta Iparraldetik Polygorn izango dira.
Oharra: Urriaren 25 arte sarreren prezioa 17€ -takoa izango da, egun horretatik aurrera 22€ -koa.

