Uliako erromeria
Erromeria antolatu du aurten ere Intxaurrondo Zaharreko jai batzordeak, Uliako mintegietan. Larunbatean izango da, ekainaren 6an, eta egun osoko egitaraua prestatu dute, haur, gazte zein helduentzako jarduerekin.
11:00etan hasiko da festa, haurrentzako tailerrarekin, hamaiketakoarekin eta jolasekin, Intxhaurgunearen eskutik. 12:30etik aurrera, Revolutionary Brothers reggae taldearen musikak girotuko du gunea, bazkarien aurretik: 13:30ean bazkalduko dute haurrek eta 14:30ean helduek (paella). Bingoan jolastuko dira bazkalostean, eta 17:30etik 21:00etara, Revolutionary Brothers eta Lagunak taldeak kontzertua emango du. Bazkarirako txartelak Zulo Zahar eta Erdikoa tabernetan eta Artatxiki dendan daude salgai.

