'Vera Cruz' pelikula
Euskadiko Filmategiak Vera Cruz pelikula eskainiko du (Robert Aldrich, 1953), Tabakalerako zinema aretoan. 1864ean, Mexikoko kontserbatzaileen babesarekin, Frantziako Napoleon III.-ak Austriako Maximiliano ezarri zuen Mexikoko enperadore gisa. Erabaki horrek matxinada eragin zuen juaristen artean. Gerra zibil bete-betean, bi amerikar mertzenariok egoera hori baliatuko dute euren zerbitzuak aurkezteko eskaintza onena egiten duenari. Hala, emakumezko juarista eder bat eta kondesa frantses bat ezagutuko dituzte.
Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren jaiotzaren mendeurrena da aurten (Errenteria 1915-Donostia 1987). Euskadiko Filmategiak Errenteriako Udalarekin elkarlanean antolatu duen Mitxelenarenak zikloa otsailaren bukaera arte. Dagoeneko klasiko bihurtu diren zenbait titulu errepasatuko dituzte.
Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, gaztelaniazko edota euskarazko azpidatziekin.

