X. Mikel Laboa bertso sariketa
X. Mikel Laboa bertso sariketa egingo dute Antiguako Doka antzokian, 17:00etan. Aurtengoak ez du sariketa formatua izango, saio berezi batena baizik. Hain zuzen ere, sariketa irabazi duten bertsolariek parte hartuko dute: Unai Gaztelumendik, Asier Azpirozek, Maialen Akizuk, Nerea Ibarzabalek, Unai Mendizabalek, Joanes Illarregik, Haritz Mujikak eta Txaber Altubek. Nahia Sasco, berriz, ez da Dokako saio berezian izango. Unai Elizasu izango da gai jartzailea.

