Zen ekodiseinu tailerra Tabakaleran
“Lasaitu, gozatu, ikasi, sortu, eta eraman etxera zure diseinua”. Futoi eta tatami baten gainean, ingurumena errespetatuz, diseinu eta produktuak nola egin daitezkeen erakutsiko dute Aitor San Franciscok eta Haiku Futon-ek antolatutako tailer honetan: Zen Ekodiseinua. Egin dezagun elkarrekin. Oihal, kotoi eta latexei erabilera berriak emanez diseinu berriak egingo dituzte parte hartzaileek.
Nana. diseinuaren kulturaren gunean izango da tailerra. Azaroaren 20an eta 21ean tailer bana egingo dute, 18:00etatik 19:30era. Tailerrean izena eman daiteke info@nanashibui.com helbidera idatzita. Izen ematea: 6 euro.

