'Zohardia' dokumentala
Igandean, 18:30etik Aurrera ‘Zohardia’ dokumentalaren zuzendari Lander Iruin izango da Txantxarrekan. Filmaren aurkezpena egin eta galderak erantzungo ditu. Ondoren filmaren proiekzioa emango dute.
“Josu Muguruzaren hilketaren 25. urteurrenaren harira, Zohardia dokumentalak Muguruzaren figura berreskuratu eta ezagutaraztea du helburu. Memoria egitea beharrezkoa den garai hauetan, dokumentalak Muguruza definitzen duen ‘Madrilen hil zuten diputatua’ kontzeptua aldatzeko helburua du, bere ibilbide labur bezain gora-beheratsuan oinarrituta. 70. hamarkadan Bilboko Errekalde auzoko arazo sozialetatik hasi, eta Euskal Herri mailako konpromisoetara abiatu zen ondoren. Positibismoa, esperantza, egoera zailei aurre egiteko nahia. Horixe da Zohardia. Hori da Josu Muguruza. Dituen arrisku guztiekin”.

