Cristina Enea Fundazioak ingurumenarekin lotutako jarduera ludikoz eta didaktikoz betetako eskaintza zabala dakar oporraldirako. Gladys Enean, Ulian eta Urgullen aurrera eramango dute doan.
Basotik Fundazioak Gipuzkoako Basoen Astea aurrera eramango du datozen egunetan. Bihar eta etzi, naturarekin konektatzeak dakarren ongizatea helburu duten baso bainuak egingo dituzte Ulian; asteartean, berriz, 'Basoa gara' hitzaldi sorta, aldundiaren egoitzan.
Haurtzaroan asmatutako jolas batetik abiatuta, 'Silaba beroa' ondu du Iratxe Esnaola Aldanondo donostiarrak. Hiztegia, abiadura eta zortea osagai ditu; baina garaipena lortzeko lehiaz haratago, familian edota lagunartean partekatutako uneak bidea direla nabarmendu du egileak.
Lan esperimental onenaren atalean saritu dute Inko Martin eta Maider Uriarteren lana, hizkuntza koofizialen atalean ere hautagaia zen.
Hiru Damatxo ekoiztetxeak EITB Mediarentzat egingo du euskarazko 'late night' saioa.
Itsasoaren inguruko istorioak ikuspuntu feminista eta ekologista batetik lantzen dituen podcasta da 'Mare', Maider Uriarte Doiz (Altza, 1997) eta Inko Martin Manzisidorren eskutik. Ondas sari bat irabazi berri dute.
Bederatzi kultur laborategi antolatu dituzte gazteentzat, martxoaren 11n hasiko dituzte.