
Aurten ere, Donostiako emakume eta gizon azkarrenak IRUTXULOKO HITZAren txapela jantziko du.

60. aldiz egingo dute Behobiatik Donostiarakoa. Etzi, hilak 9, izango da hiriko lasterketa arrakastatsuena. 27.981 pertsonak eman dute izena, eta horien artean bada bat partaidetza gehien dituena: Ander Diez.

Ehun urtetik gorako historia bizia du Behobia-Donostiak, lasterketa zaharrenak. 1919an izan zen estreinakoa, eta hiru garai izan ditu gaurdaino. 60. edizioa borobila izango da, beste mugarri bat ezarriko duelako: emakumezkoen orain arteko izen emate altuena.

Familiartean ospatu dute Aieteko sagarraren festa, sei urte luzeren ondoren.