
Udazken festa ospatu zuten larunbatean, hilak 22, Antiguan, egitarau oparoarekin. Eguerdian, Loretopeko trikitilariek girotutako triki-poteoarekin ekin zioten egunari.

‘Nor Da Hiltzailea?’ da, urtero, Loiolako Sustrai aisialdi taldearen azaroaren 1erako proposamen “misteriotsua”. Ehundik gora haurrek hartu zuten parte jolasean, ohikoa baino begirale talde handiago batek gidatuta.

Altzan, Antiguan, Loiolako Erriberan, Parte Zaharrean... Donostiako auzo askotan ospatu dute Gau Beltza, giro ederrean. Mamuak, armiarmak, sorginak, hildakoak eta beste hamaika pertsonaiek auzoetako kaleak zeharkatu dituzte.

Donostiako auzo ugaritako haur, gazte eta helduak kalera aterako dira ostiral iluntzean euren mozorroekin, Gau Beltza behar bezala ospatzeko.