Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten 'Auzolanari tiraka!' ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.
Karmengo jaietan egun propioa du Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak (AKKE), eta goizetik hasi dira ospatzen.
Kaiko karramarroa prest dago Karmengo jaietarako. Datorren asteazkenean abiatuko dira, uztailaren 16an. Beraz, festen ohiko azken eguna izango da hasiera. Bost eguneko egitaraua prestatu dute, iaz baino egun bat gutxiago. Ordea, jarduera kopuru bera mantendu dute.
Asteazkenean hasita, eta igandera arte, Amara Berrin ere ospatuko dituzte Karmengo jaiak. Amara Berriko auzo elkarteak antolatuta, hainbat jarduera izango dira auzokideentzat, tartean, arrandegiei omenaldia eta danborrada.
Urteroko ilusioarekin eta jarduerekin heldu dira Añorgako Karmengo jaiak, baina bi asteburutan egiten zutena bakarrean egingo dute aurten: zikiroa, oilasko biltzaileak, Mozorro Festa, eta abar. Berritasun batzuk ere prestatu dituzte.